Denok batera herri bat eraikiko dugu

2018ko otsailak 14

“Eskoriatza lagunkoia” Eskoriatzako adineko pertsonak bultzatu eta Udalak babestutako ekimen bat da, eta bere helburua herritarren parte-hartzea sustatea da, Eskoriatzako auzoak eta inguruneak hobetzeko asmoz.

Proiektu honekin, herritarren ongizatea orokoarrean eta bereziki zahartzen doazen pertsonen ongizatea hobetzeko lagunkoitasun programak bultzatu nahi dira.

Horretarako zure esperientziaren beharra dugu: Nola bizi zara Eskoriatzan? Zer gustatzen zaizu gehien? Nola erlazionatzen zara zure bizilagunekin? Nola iristen zaizu ekitaldien informazioa? Zer garraio mota erabiltzen duzu? Zer hobetu daiteke?

Konta iezaguzu zure esperientzia lagunkoitasunari buruzko galdeketa hau betetzeaz otsailak 28a baino lehen, zu zara protagonista!!!

Informazio gehiago: