Diru laguntzak eskatzeko epeak zabalik

2013ko ekainak 24

Eskoriatzako Udalak deituta kultura, euskara eta gazteria ekintzetarako diru laguntza eskatu daitezke. Hona hemen xehetasunak:

Kultura arloko diru laguntzak

Helburua: Eskoriatzan 2013an garatuko diren kultur jarduerak eta ekintzak diruz laguntzea.

Onuradunak: Eskoriatzako irabazi asmorik gabeko kultur elkarteak eta taldeak.

Zenbatekoa guztira: 1.000 €

Eskaerak aurkezteko azkeneko eguna: 2013ko uztailaren 23a.

Oinarriak

Informazio gehiago: kultura@eskoriatza.net

Euskararen sustapenerako diru laguntzak

Helburua: Euskararen erabilera areagotzeko diru laguntzak ematea, merkataritza arloan (irudi korporatiboa eta errotulazioa) eta euskara ikasteko.

Onuradunak: Eskoriatzarrak eta Eskoriatzako pertsona juridikoak, izaera publikoa ez dutenak.

Zenbatekoa guztira: 800 €

Eskaerak aurkezteko azkeneko eguna: Euskara ikasteko matrikula ordaintzeko uztailaren 12. Bestelakoetarako azaroaren 15a.

Oinarriak

Informazio gehiago: euskara@eskoriatza.net

Gazteen egitasmoetarako diru laguntzak

Helburua: Gazteak herri bizitzan parte hartzera bultzatea eta gazteei diru galera ekar diezaiekeen edozein ekimen sozial, kultura edo hezigarri antolatzeko diru laguntzak ematea.

Onuradunak: Eskoriatzako elkarteak edo Eskoriatzan erroldatutako dagoen edozein gazte.

Zenbatekoa guztira: 600 €

Eskaerak aurkezteko azkeneko eguna: 2013ko urriaren 4a.

Oinarriak

Informazio gehiago: gazteria@eskoriatza.net