Ekaineko ohiko plenoa

2014 / 06 / 20
  • Eguna: Ekainaren 24a, asteartea
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Udaletxeko pleno aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
  2. Alkatearen adierazpenak.
  3. Diru laguntza ematea Jose Arana patronatuari, eta hitzarmena sinatzea.
  4. Onartutako eskubideei baja ematea.
  5. Eskoriatzako udal kirol instalazioetan hainbat zerbitzu emateko kontratua esleitzea.
  6. Intxaurtxueta 32, 33 eta 34 eskapeetako 4 lokaletan egin beharreko udal etxebizitza tasatuen behin-behineko sailkapena.
  7. Parke eta lorategietako mantentze-lanak egiteko zerbitzuaren kontratazio espedientea hastea.
  8. Eskoriatzako Udaleko landa gunetako udal bideak arautzeko ordenantza hasiera batean onartzeko erabakia indarrik gabe uzteko erabakia.
  9. Udal talde sozialistak aurkeztutako mozioa “Umeei ondo elikatzen laguntzeko plana” berehala onartzeko.
  10. Udal talde sozialistak aurkeztutako mozioa udaltzainen erretiro adina aurreratzeari buruz.
  11. Ezker Anitzaren eskariz aurkeztutako mozioa “Errepublikaren aldeko erreferenduma” egiteari buruz.
  12. LGTBI-en (gayen, lesbianen, bisexualen, transexualen eta intersexualen) harrotasunaren nazioarteko eguna dela-eta, ezker anitzaren eskariz aurkeztutako mozioa..
  13. Galderak eta eskariak.