EKIN DEBAGOIENA prestakuntza tailerrak

2017 / 03 / 02

Debagoieneko Garapen Agentziak antolatuta hainbat tailer egingo dira enpresa berria sortu nahi dutenei zuzendutakoak, hau da ekintzaile berriei zuzendutakoak. Guztira 5 tailer izango dira:

  • Martxoaren 22an: Zer jakin behar dut nire negozioa martxan jartzeko? -(9:30 – 12:30)
  • Apirilaren 3, 4 eta 7an: Negozio Plana. Canvas eredua (9:30 – 13:30)
  • Maiatzaren 8an: Tresnak nire megozioa kudeatzeko eta kontrolatzeko (9:30 – 13:30)
  • Maiatzaren 10ean: Betebehar fiskalak (9:30 – 13:30 // 15:00-17:00)
  • Maiatzaren 15ean: Nola posizionatu nire negozioko web orria? (9:30 – 13:30)

Tailerrak doan izango dira eta horietako batean edo gehiagotan parte har daiteke. Plazak mugatuak dira eta izen-ematea derrigorrezkoa da.

Debagoieneko Mankomunitatearen webgunean kontsultatu daiteke tailer bakoitzari buruzko informazioa (PDF) eta izen-emate orria ere bertan eskuratu daiteke.