Ekitaldi sinbolikoak Sanpedruetan

2020 / 06 / 24

Covid-19ak eragindako osasun alertaren ondorioz, udalak San Pedro jaiak bertan behera uztea erabaki zuen. Hala ere, jai izpirituaren eta udalerriaren nortasunaren zati bat aldarrikatzeko, programazio xume bat antolatu da udalerriko hainbat talderekin elkarlanean.

Alkatearen agurra

Balkoiak apaintzea

Itxialdian balkoiek izen duten protagonismoari keinu eginez, udalak eskoriatzar guztiak etxeko balkoiak eta leihoak apaintzera animatzen ditu ikurrinekin eta Eskoriatzako banderarekin, besteak beste.

Eskoriatzako banderak salgai daude honako saltokietan: Dorleta liburudenda, Zarus goxo-denda, Carmen mertzeria eta Compostela taberna. Prezioa: 10 euro.

Egitaraua

Ekainak 28, igandea

10:00 Diana txistulariekin
13:00 Trikitilarien kalejira
18:30 Kanpai doinuak
19:00 Bandaren kalejira
21:30-23:30 “Danborradako Soinuak” DJ Motorekin auzoz auzo.
Irten balkoira zure danborrarekin!!

Ekainak 29, astelehena

10:00 Diana txistulariekin
12:00 Meza nagusia San Pedro parrokian.
18:30 – 22:30 “Musika kalean” DJ Motoren kalejira auzoz auzo.
19:00 Bandaren kalejira.

Ekainak 30, asteartea

12:00 Hildako guztien aldeko meza

Teleskoko bideoak

Horrez gain,  YouTubeko “Eskoriatza Bizirik kanalean, ekainaren 28tik aurrera, 1986tik aurrerako Teleskoko bideoak jarriko dira, San Pedro jaietan orduan egiten ziren ekintzak batzen dituztenak:  bigantxak, danborradak… eta baita Eskoriatzako ereserkia estreinatu zeneko bideoa ere, 1988. urtekoa.

Goienan zuzeneko emanaldia

Goienak, bestalde, San Pedro jaiei buruzko programa berezia grabatuko du, ekainaren 29an, astelehenean, arratsaldeko 18:00, 20:00 eta 22:00etan emitituko duena.