Maiatzaren 6an GI-3310 errepidearen zati bat itxiko da.
2017 / 04 / 26 Datorren  maiatzaren  6an,  larunbata,  Gatzagako  XX.  igoera  jokatuko  da.  Lasterketa  Aingeruguardatik  Gatzagainera  doan  tartean jokatuko  da,  GI-3310  errepidean  (bide  zaharra).
Datorren  maiatzaren  6an,  larunbata,  Gatzagako  XX.  igoera  jokatuko  da.  Lasterketa  Aingeruguardatik  Gatzagainera  doan  tartean jokatuko  da,  GI-3310  errepidean  (bide  zaharra).
Hori dela-eta, errepidea Aingeruguarda parean itxi egingo da, baina, Mazmelan eta Kuatruenan bizi direnek ez dute arazorik izango etxera joateko, betiere, kontrolean esanez gero nora doazen.
Bestalde, Kuatruenako erdiko kalearen zati bat lasterketako kotxeentzat gordeko da, eta beste erdia bertan bizi direnentzat.
Lasterketa antolatzen duen A+Gas taldeak sor daitezkeen eragozpenengatik barkamena eskatzen die kaltetutako bizilagunei.
