Maiatzaren 6an GI-3310 errepidearen zati bat itxiko da.

2017 / 04 / 26

Datorren maiatzaren 6an, larunbata, Gatzagako XX. igoera jokatuko da. Lasterketa Aingeruguardatik Gatzagainera doan tartean jokatuko da, GI-3310 errepidean (bide zaharra).

Hori dela-eta, errepidea Aingeruguarda parean itxi egingo da, baina, Mazmelan eta Kuatruenan bizi direnek ez dute arazorik izango etxera joateko, betiere, kontrolean esanez gero nora doazen.

Bestalde, Kuatruenako erdiko kalearen zati bat lasterketako kotxeentzat gordeko da, eta beste erdia bertan bizi direnentzat.

Lasterketa antolatzen duen A+Gas taldeak sor daitezkeen eragozpenengatik barkamena eskatzen die kaltetutako bizilagunei.