Elurragatiko alerta laranja astebururako

2019 / 02 / 01

Eusko Jauralritzako Segurtasun sailak elurragatik abisu laranja ezarri du larunbat eta iganderako.

Iragarpenaren arabera asteburuan 00ak eta 24ak bitartean elur-kota 500 metroan egongo da, eta goizaldean 600 metrora igoko da eta  goizean zehar 400 metrora jaitsiko.

Alerta laranja aktibatzeak esan nahi du “meteorologia arazo nabarmena” egongo dela.

Eskoriatzako Udalak elurtetarako prebentzio protokoloa martxan jarri du. Behar izanez gero, gatza botako da eta elurra kentzeko pala daukan traktorea irteteko prest dago.

Larrialdietarako 112-ra deitu.