Elurragatiko alerta naranja asteazken eta ostegunean

2018 / 02 / 06

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak elurragatik abisu laranja ezarri du otsailaren 7 eta 8rako. Iragarpenen arabera, elur maila 100-300 metroan kokatuko da, prezipitazio txikiak izango dira, baita trumoi-ekaitzak eta txingorra ere.  Ostegun arratsaldean elur-kuota 500-600 metro inguruan geratuko da.

Alerta laranja aktibatzeak esan nahi du“meteorologia arazo nabarmena” egongo dela.

Eskoriatzako Udalak elurtetarako prebentzio protokoloa martxan jarri du. Behar izanez gero, gatza botako da eta elurra kentzeko pala daukan traktorea irteteko prest dago.

Larrialdi kasuetan 112-ra deitu.