Elurte arriskua aste bukaeran

2015 / 01 / 29

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakinarazi digunez aste bukaera 400 metrotik behera elurra egiteko arriskua dago, hori dela eta kontuz ibiltzea eta beharrezkoak diren prebentzio eta segurtasun neurriak hartzea gomendatzen dizuegu.

Udalak Elurte Plana martxan jarriko du eta ondorioz, beharrezkoak diren eta eskura dituen baliabideak herritarren esku ipiniko ditu aste buruan.

Herritarrok, gogoratu, ezbehar edo larrialdietarako, 112 telefono zenbakira deitu behar dela eta trafikoaren informazio jasotzeko 011 zenbakira.

Gomendioak elurteetarako (PDF)