Epaimahai herrikoia inauterietako lehiaketan

2018 / 02 / 01

Urtero bezala, inauterietako larunbatean, otsailaren 10ean, mozorro lehiaketa ospatuko da. Aurtengo berritasuna epaimahaikideak izango dira, izan ere, herriko elkarteen ordezkariez gain, festan parte hartzeko gogoa duten 2 kide gehiago izendatuko dira. Beraz, horiek gehituko zaizkie orain arteko epaimahaia osatzen duten kideei: merkatari elkarteko 2 ordezkari, jubilatu elkarteko 2, Eingeinke gazte taldeko 2 eta zinegotzi 2. Guztira, boluntario 2ak kontuan hartuta, epaimahaia 10 pertsonek osatuko dute.

Epaimahaikide izan nahi dutenek Kultur etxera joan edo 943 71 46 88 telefonora deitu dezakete otsailaren 8a baino lehen. Epaimahaikide izateko baldintza bakarra gogoa izatea da: laguntzeko gogoa, ondo pasatzekoa, eta eskoriatzar bezala herrian antolatzen diren gauzetan parte hartzeko gogoa. Izena eman duten guztien artean zozketa egingo da otsailaren 9an bi boluntarioak aukeratzeko. Epaimahaikide berriei zehatz-mehatz adieraziko zaizkie lehiaketaren oinarriak, erabili beharreko irizpideak eta erabakitako puntuazio sistema.

Mozorro lehiaketa

Aurten bi kategoria egongo dira lehiaketan: bata, 14 urtetik beherakoena, eta, bestea 15 urtetik gorakoena. Nagusien kategorian norbera bakarrik, bikoteka, talde txikietan (3-7 lagun) edo talde handietan (8 lagunetik gora) parte hartu ahal izango da. Txikienen kategorian hiru sari egongo dira gutxienez bi pertsonako taldeentzat, hau da, ez da ume bakarreko kategoriarik egongo.

Guztira 1.000 eurotik gora banatuko dira sarietan, pizgarri ederra nagusi zein umeek desfilean parte hartzeko, eta beraz, mozorro lehiaketan.

Mozorro lehiaketaren oinarriak