Eraikinen Ikuskaritza Teknikoari buruzko hitzaldia

2018 / 02 / 23
  • Zure eraikinak 50 urte baino gehiago ditu?
  • Diru-laguntzen bitartez lanak egin behar dituzu?

Horrela bada, Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT) egin beharra daukazu. Ikuskaritza hori eraikinaren zimendu eta egitura, fatxadak, teilatua eta instalazio garrantzitsuenen ikuskaritza bisuala da.

Horren berri emateko, Eskoriatzako Elizateen Elkarteak herritarrentzako hitzaldi irekia antolatu du eta bertan aditu batek EITari buruzko azalpenak emango ditu:

  • Zer da EITa?
  • Nola egiten da?
  • Nortzuk daude egitera derrigortuta?
  • Zenbat denbora dut egiteko?
  • Zer gertatzen da EITa egiteko betebeharra betetzen ez bada?

Hitzaldia

  • Eguna: Martxoak 1, osteguna
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Ibarraundi museoa