Erdiguneko autobus geltoki berria ostegunetik aurrera martxan

2013 / 11 / 21

Arrasateko norabidean, erdigunean, estanko aldamenean zegoen autobus geltokia aldatu egingo da eta azaroaren 21etik aurrera Gorosari plaza parean hartuko da autobusa.Autubus geltokia

Oinezkoen mugikortasunaren alde egingo den proiektuan jasotako obra da hau, hain zuzen ere errepidea asfaltatzeaz gain erdigunean peatonalizatuko du obra honek eta besteak beste autobusa hartzeko leku aproposagoa egokitu da.