Erdiguneko trafikoan aldaketak egiteko proposamena jendaurrean

2015 / 11 / 23

Planoa_bakarrikMugikortasun plana abian jarri nahi du Eskoriatzako Udalak eta plan horren 1. faseari dagozkion aldaketak, gaurtik aurrera, jendaurrean egongo dira interesdunek aztertu eta egoki iritzitako alegazioak egin ditzaten.

Hauek dira erakusgai jarriko diren aldaketa nagusienak:

Erdiko kalea: Jose Arana kalea gaur egun norabide bakarreko bidea da eta aurrerantzean bi norabidetako errepidea izatea proposatzen da.

Dorletatik Sorautzera: Gaur egun Dorletatik Sorautzera dagoen bide zatiaren norabidea aldatzea proposatzen da eta noranzko berria Sorautzetik Dorletara bitartekoa izatea.

Olazar atzealdea, kanposantu azpian: Olazarko 10, 11 eta 12 zenbakidun etxeen atzealdeko norabidea aldatu eta goranzkoa jartzea proposatzen da. Modu horretara bide edo garaje horietatik irtetzen dutenek, bi norabidetarako aukera izango dute, Sorautzetik – Dorletarako bidea edo Olazarretik beherakoa.

Erakusketa eta ekarpenak

Informazio panelak 5 leku hauetan ipiniko dira:

  • Kiroldegia
  • Liburutegia
  • Kultur etxea
  • Udaletxea
  • Kokots taberna (goiko kalean udal eraikinik ez dago, baina bertako bizilagunei ere informazioa eskura jartzearren, tabernari baimena eskatu zaio.)

Informazio panelekin batera, iradokizunak jasotzeko postontziak ere egongo dira eta herritarrek bertan eman ahal izango dute iritzia.  Dena den, gogorarazi nahi duzu, ekarpenak emailez egiteko aukera ere badagoela: hiriberritzeplana@eskoriatza.eus.