Esaldi lehiaketak badu irabazlea

2014 / 06 / 12

Aurtengo esaldi lehiaketan 13 taldek 77 esaldi aurkeztu dituzte eta horietatik hauxe aukeratu da San Pedro jaietako irabazle:

Mila kolore, mila kultura

aurtengo jaiak sekulako abentura.

Mix-Max-Mix taldearen da esaldia eta honako hauek dira egileak: Gadea Errasti, Iratxe Arrese, Miriam Isasmendi, Jaione Oianguren, Joseba Gabilondo eta Ibone Arejolaleibar.

Esaldi horrez gain, beste hauek ere aukeratu dira pegatinak egiteko:

Ez putre, ez saixa…

berdinttasunez bizi jaixa!!!

Basajaunak taldearena da esaldia eta honako hauek dira egileak: Imanol Beloki, Xabier Arenaza eta Aitor Aiastui.

Eskoriatzarra naiz eta harro nago!!

Mix-Max-Mix taldearen da esaldia eta honako hauek dira egileak: Gadea Errasti, Iratxe Arrese, Miriam Isasmendi, Jaione Oianguren, Joseba Gabilondo eta Ibone Arejolaleibar.

Sanpedroetako onena,

alegria makarena!

Makarena taldearena da esaldia eta honako hauek dira egileak: Ainhoa Bermejo, Markel Exposito, Deiane Eguskiza eta Inma Galan.

Esaldi irabazleak 150 Axtroki irabazi ditu eta gainontzeko pegatina egileek 50 Axtroki.

Zorionak irabazleei eta ondo pasau sanpedruak!!!