Eskiatzera irteera

2019ko otsailak 07

Eskoriatza Kirol Elkartearen mendi sailak eski irteera antolatu du Candanchura otsailaren 16 eta 17ko astebururako.
Irteera larunbatean, otsailaren 16an, izango da, goizeko 5:00etan edo 05:30ean (oraindik erabakitzeke), eta itzulera, berriz, igandean, otsailaren 17an, 20:00ak aldera.
Irteeraren prezioa 130 euro da, eta bertan sartzen dira garraioa, bi egun horietako forfaitak, ostatua mantenu-erdian (gosaria eta afaria) eta asegurua.
Interesdunek Namaste dendan eman dezakete izena.
Informazio gehiago: eskoriatzamt@gmail.com edo 943 71 43 27