“Eskoriatza eta Txirrindularitza” erakusketa egingo da

2016 / 04 / 08

ESkoriatzaetaTxirrindularitzaDatorren apirilaren 14an XXIX. Emakumeen Euskal Bira hasiko da Eskoriatzan, eta horren harira Udalak, Jon Sasiain txirrindulariaren eskutik, “Eskoriatza eta txirrindularitza” erakusketa antolatu du Ibarraundi museoan.

Erakusketak bihar, apirilaren 9a, irekiko ditu ateak arratsaldeko 19:00etan eta apirilaren 17ra arte egongo da zabalik.

Bertan, gaur egun txirrindularitzarekin harremana duten eskoriatzarren edo garai bateko txirrindularitzan ibilitako eskoriatzarren argazkiak egongo dira ikusgai. Esaterako, Benito Belokiren argazki batekin hasten da erakusketa, 1896. urtean egurrezko bizikleta egin baitzuen, aldapan behera jaisteko bakarrik balio zuena. Laurogeigarren hamarkadako argazki mordoxka bat ere badago, Eskoriatza-Alcanadre Klasikoaren hainbat ediziotakoak. Eta nola ez, txirrindularitza nabarmendu diren gizon eta emakume eskoriatzarrei nolabaiteko protagonismoa ere eman zaie erakusketan.

Bestalde,erakusketa ez da argazkietaara soilik mugatzen, garai bateko eta gaur egungo maillotak edota bizikleta benetan ikusgarriak ere egongo baitira bertan.

Esan bezala, erakusketa apirilaren 9an 19:00etan irekiko da eta apiriliaren 17ra arte egongo da zabalik goiz eta arratsaldez. Hauek dira ordutegiak:

  • Larunbata, apirilaren 9a: 19:00 – 20:00
  • Astelehenetik larunbatera: 11:00 – 13:00 eta 18:00 – 20:00
  • Igandea, apirilaren 17a: 11:00 – 14:00