Eskoriatza Lagunkoiaren diagnostikoa astelehenean aurkeztuko da

2019 / 01 / 17

Eskoriatza Lagunkoia programak herritarren parte hartzea sustatzea du helburu, eta bertako protagonistak pertsona nagusiak dira.

Eskoriatzan, bi urte eta erdiz, 20 jubilatuko talde bat aritu da gure herriaren egoera landu eta aztertzen, eguneroko bizitzan dituzten arazoak identifikatu eta horientzako irtenbideak proposatzen, gure herriaren alderdi positiboak zein negatiboak identifikatzen.

Lan horren emaitza, hau da, diagnostikoa, datorren astelehenean, urtarrilaren 21ean aurkeztuko da, Zaldibar antzokian, 19:00etan.