Eskoriatza Lagunkoiaren diagnostikoa

2018ko abenduak 12

Eskoriatza Lagunkoia programak herritarren parte hartzea sustatzea du helburu, eta bertako protagonistak pertsona nagusiak dira.

Eskoriatzan, bi urte eta erdiz, 20 jubilatuko talde bat aritu da gure herriaren egoera landu eta aztertzen, eguneroko bizitzan dituzten arazoak identifikatu eta horientzako irtenbideak proposatzen, gure herriaren alderdi positiboak zein negatiboak identifikatzen.

Lan horren emaitza laster publikoki aurkeztuko den diagnostiko oso bat da. Aurkezpena urtarrilaren 21ean izango da, Zaldibar antzokian, 19:00etan.

Bitartean, diagnostikoa interneten jarri da, nahi duenak ikusi eta aztertu dezan.

Eskoriatza Lagunkoiaren diagnostikoa