Eskoriatzak kultur agendari berrekingo dio uztailean hiru emanaldirekin

2020ko uztailak 06

Lehen emanaldia ostiral honetan izango da, uztailaren 10ean, arratsaldeko  18:30ean, Santa Marina plazan. Magia zuri eta komikoko saioa izango da Potx magoarekin.

Segurtasun neurriak

I Santa Marina plazan aulkiak jarriko dira segurtasun-tarteak gordeta, eta bertaratuek ezingo dute zutik egon. Gauzak behar bezala antolatzeko, bertaratuei garaiz joateko eskatzen zaie, sarrera librea izango baita, baina aforoa bete arte.

Sarreran gel hidroalkoholikoa jarriko da eskuak garbitzeko, bertaratzen direnek musukoa jarrita izan beharko dute eta 6 urtetik beherakoek lagunduta joan beharko dute.

Hurrengo emanaldiak

Hurrengo emanaldia uztailaren 17an izango da, 22:00etan, eta Bocabeats taldea ikusteko aukera izango dugu.

Bocabeats indartsu datorren euskal komedia da. Bakarrak dira Beatbox-komediarekin konbinatutako bakarrizketak egiten, garai guztietako abeslari ospetsuenak imitatuz eta publikoaren eskaerekin zuzeneko inprobisazioa eginez.

Ikuskizunean ez dira barreak eta txaloak faltako, era guztietako taldeen imitazioekin gozatuz.

Amaitzeko, hilak 24, musika izango da protagonista, Blues Morning Singers taldearen eskutik.

Bluesari eskainitako formazioa da, bere aldaera eta forma guztietan, errepertorio oparoetatik ihesi, musika afro-amerikarraren sustrairik sakonenak gurtzen dituena. Errepertorio zaindu eskaintzen dute, gai propioak zein Blues handien bertsioak eskainiz.

Entzuleak Deltako bluesaren soinu hezera eta 50eko hamarkadako Chicagoko blues elektriko zorrotzenera bidaia egiteko aukera paregabea izango da.