Eskoriatzako bi ohiturari buruzko dokumentalak

2015 / 02 / 09

Eskoriatzan Santa Ageda eta Inauterietako ohiturak ospatzeko moduari buruzko 2 dokumental egin dira 2014. urtean, eta joan den astean aurkeztu ziren bi dokumentalok Zaldibar antzokian.Orain, wegune honetan ikusgai daude, guztiona den ondare honen ezagutza zabala izan dadin.

Beste herri batzuetakoarekin alderatuta, Eskoriatzan jai hauen inguruan dauden berezitasunak jaso nahi izan ditu udalak dokumental hauetan. Santa Agedaren kasuan, beste leku batzuetan bezalaxe gazteak kantu-eskean ateratzen badira ere, plazan egiten dituzten dantzak dira bereizgarri Eskoriatzan.

Gerra garaian inauteriak debekatuta egon ziren Euskal Herrian baina gerora Eskoriatzan berreskuratu egin ziren Urdelardero eguna eta inauteri asteartean Kukumarruak irtetzeko ohitura.

Dokumentalak Badihardugu elkarteak egin ditu. Elkarte hori aspaldiko urteetan Eskoriatzako Udalarekin lankidetzan ari da herriko hainbat eta hainbat pertsonaren testigantzak jasotzen Ahotsak proiektuaren barruan.