Eskoriatzako @r emociones antzerki taldearen bigarren saiorako sarrerak salgai.

2018ko abenduak 13

Agortu dira Eskoriatzako “@r emociones” antzerki taldeak abenduaren 23an, igandean, Zaldibar antzokian, aurkeztuko duen “Desbloqueadas” lana ikusteko sarrerak. Hori dela eta, bigarren saio bat egingo dute egun berean, 21:00etan. Bigarren saio horretarako sarrerak jadanik salgai daude kiroldegian.

Antzerki taldea Josune Zubia, Bea Rubio, Jaione Larrañaga, Mari Jose Hernandez, Elena Arizpeleta, Isabel Mesa, Jesus Perez, Beni Flores eta Juani Gonzalez eskoriatzarrek osatzen dute, eta Patxi Ramiroren zuzendaritzapean prestatu dute uztailean, Eskoriatzan, estreinatu zuten eta oso arrakastatsua izan zen “Desbloqueadas” lana.

Istorioak 8 emakumeren bidaia pertsonala kontatzen du, bakoitza bere bizitza eta motibazioekin, baina, espazio-denbora berean elkartuta beraien kezkak, beldurrak, zalantzak, oztopoak eta blokeoak gainditzera eramango dituen proiektu bat egiteko. Azkenean, beraien nahiak lortuko dituzte, ikuslea ezustean harrapatuko duen azken emaitza handi batean.