Eskoriatzako udalekuak 2020

2020 / 06 / 11

Covid-19ak sortu duen egoera dela eta, 2020ko udalekuak  egoera berrira  egokitutakoak izango dira.

Helburuak:

Lagunekin jolastea, naturan gozatzea, kirola egitea, pantailetatik deskonektatzea eta aisialdia euskaraz gozatzea izango dira egitasmo honi jarri dizkiogun helburuak. Konfinamendu garaian, eta eskola presentzialik ez dugun garai honetan haurrengandik jasotako premiei erantzun nahi diegu, beti ere testuinguruak eskatzen dizkigun neurriak hartuta.

  • Data: Uztailaren 6tik 24ra
  • Ordutegia: 10:00-13:00

Nork har dezake parte

Eskoriatzan erroldatutako 6/7-12 urte bitarteko haurrak onartuko dira (Lehen hezkutza osoa), hau da, 2008 eta 2013 urte bitartean jaiotakoak, biak barne.

HHko haurrak eskaintzatik kanpo utzi ditugu. Ezin dugu bermatu prebentzio neurriak behar bezala bete ahal ditugunik, izan ere, euren jolasteko modua oso gertukoa eta ukimen askokoa baita..   Beraz, arriskurik ez egoteko hauentzat ez da eskaintzarik egongo.

Horretaz gain, arrisku taldeko pertsonekin harremana duten haurrei ez apuntatzea gomendatzen zaie. Arrisku taldeak dira: diabetesa dutenak, gaixotasun kardiobaskularrak, hipertentsioa, biriketako gaixotasun kronikoa, tratamenduan dagoen minbizia, haurdun dauden emakumeak eta 60 urtetik gorakoak. Horrelakorik gertu duen haurraren gurasoak izango dira gerta daitekeenaren erantzule zuzenak.

Izen-ematea

  • Internet bidez egingo da.
  • Banakako izen ematea: haur bakoitzak izen emate orri bat beteko du, nahiz eta familia berekoak izan.
  • Izena emateko galdetegi bat zabalduko da.
  • Izena emateko epea: ekainaren 10etik ekainaren 17a arte izango da.
  • Galdetegia hemen

Eguna hasteko eta amaitzeko lekuak

Aurten haurrak ez dira plazan elkartuko.Talde bakoitzari leku bat izendatuko zaio eta hori izango da haurrak goizeko 10:00etan utzi eta 13:00etan jasotzeko lekua. 7 haurrez osatutako taldeak izango dira, begirale baten ardurapean. Talde bakoitzak bere zirkuitoa egingo dugu beste talde batzuekin nahastu gabe.

 Ekintzak

Ekintzak mugimendua eskatzen dituztenak izango dira. Mendi irteerak, bizikleta edo patin-patinete irteerak, altxorraren bila, ginkanak, dantza… .

Kuotak

  •  Haur 1: 60€
  • 2 haur: 118€
  • 3 haur: 176€

Ordainketa agirian jarri haurraren izen abizenak