Eskoriatzarrei zorionak: %81a jaso da selektiboki

2014 / 06 / 06

Hondakinen Mahaiko kideek asteartean egindako prentsaurrekoan jakinarazi zutenez, hondakinak selektiboki jasotzeko 2 hilabeteko epe honetan oso emaitza onak lortu dira, jarritako %70eko helburutik gora %81 selektiboki batzea lortu baita.

selektiboki

2014ko apirila hilabete berezia izan dan Aste Santua eta zubi bat egon direlako tarteko, hori dela eta konparazioa egiteko 2013ko Aste Santuko hilabetea aukeratu da, martxoa. Hori horrela aurten zabortegira (hau da errefusa) 11.400 kg bota dira eta iaz, berriz, 67.000 kg. Ikusten denez, diferentzia oso handia da.

Badaude, hala ere, hobetzekoak. Zenbait herritarrek ez dute errespetatzen jarritako sistema eta hondakinak nahasiak ateratzen jarraitzen dute. Gonbidapena luzatzen zaie herritarren gehiengoak hartu duen bidea hartzeko eurak ere eta gogorarazten da hondakinak ateratzeko modua errespetatu ezean, edozein arau haustekin gertatzen den moduan, neurriak hartuko direla.

Zorionak eskoriatzarrei eta jarraitu selektiboak izaten!