Euskara eta kiroletako diru laguntzak jendaurrean

2016 / 05 / 11

Eskoriatzako Udalak euskara eta kirol arloetarako 2016. urtean emango dituen diru laguntzen oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira.

Oinarri horiek jendaurrean jarri dira 30 lanegunez, hau da ekainaren 13 arte, nahi duenak oinarriak aztertu eta, hala iritziz gero, erreklamazioak jarri eta iradokizunak egin ditzan.

Iradokizunik edo erreklamaziorik ez balego, oinarriak behin betiko onartutzat geldituko dira bestelako erabakirik hartu beharrik gabe.

Informazio gehiago