Euskara ikasteko diru laguntzak

2019 / 07 / 16

Euskara ikastaroetako matrikulak ordaintzeko diru laguntzak emango ditu Eskoriatzako Udalak aurten ere. Diru laguntza  honako kasuren baten daudenek eskatu ahal izango dute:

  • 2018-2019 ikasturtean euskara ikasteko matrikula ordaindu dutenek
  • 2019ko udan euskaltegi edo barnetegiren baten matrikula egin dutenek
  • 2019-2020 ikasturtean euskara ikasteko matrikula egingo dutenek

Ezinbesteko baldintza da:

  • Eskoriatzan erroldatuta egotea
  • Matrikulak ordainduta izatea
  • Asistentzia %75ekoa izatea eta azpimaila bat gainditzea

Emango diren diru laguntzak, kasuistikaren arabera, kopuru desberdinekoak izango dira, baina onuradun batek posible izango du matrikularen %100 arteko diru laguntza lortzea. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko urriaren 31n bukatuko da.

Diru laguntzari buruzko xehetasun guztiak

Informazio gehiago: