Euskara ikasteko matrikula zabalik

2020 / 09 / 10

Euskara ikasi edo hobetu nahi duen edonork, Leintz Udal Eukaltegian izena emateko aukera dauka, matrikula epea zabalik dago eta.

Bulegoa kultur etxean

Irailaren 25era bitartean informazioa lortu edo matrikula egiteko euskaltegiak bulegoa jarrikdu Kultur Etxeko 1. solairuan honako ordutegian:

  • Astelehenetik ostegunera 15:00 – 19:00 (goizetan, kultur etxeko 2. solairuko bulegoan galdetu daiteke)
  • Ostiraletan 9:00 – 13:00

Euskaltegiak maila eta ordutegi desberdinetako klaseak eskaintzen ditu, hala nola:

  • ESKOLAK, ordutegi eta eredu desberdinak:
    • 2, 3 edo 4 egun astean
    • Txandakako taldeak
    • Online
  • MAILAK:
    • Euskalduntze maila guztiak (ezer ez dakitenentzako nahiz tituluak atera nahi dituztenentzako)
    • Hizkuntza eskakizunak eta titulo homologatuak.

Laguntzak

Langabetuek, ikasleek, jubilatuek eta Leintz Udal Euskaltegian lehenengo aldiz matrikula egiten dutenez, matrikularen %50a ordainduko dute. Gainera, ikasturte bukaeran, asistentzia baldintza betez gero, ordaindutako matrikula beka modura berreskuratzeko aukera izango dute Eskoriatzako ikasleek.

Informazio gehiago eta matrikulazioa