Euskaraldia babestuko duen HAMAIKAKOA gertu dago
2018 / 09 / 18“Euskaraldia – 11 egun euskaraz” ekimena azaroaren 23a eta abenduaren 3a bitarte gauzatuko da Euskal Herri osoan eta ekimena antolatzen burubelarri dihardu herritarrez osatutako batzorde batek.
HAMAIKAKOA, berriz, Euskaraldia babeste duten 11 pertsonak osatzen dute, eta euren babesarekin adierazten dute Euskaraldian parte-hartuko dutela; Ahobizi edo Belarriprest rola jokatuko dutela 11 egun horietan eta Eskoriatzan Euskaraldiaren zabalpenean enbaxadore lana egingo dutela.
Hamaikakoa nork osatzen duen asteazkenean, irailaren 19an jakingo da, Zaldibar antzokian egingo den ekitaldi publikoan.
Herritar guztiak gonbidatzen ditugu aurkezpenera gerturatu eta parte-hartzera:
- Eguna: Irailak 19, asteazkena
- Ordua: 19:00etan
- Lekua: Zaldibar antzokian