Euskaraldiak badu HAMAIKAKOA Eskoriatzan

2018 / 09 / 21

Asteazkenean, irailaren 19an, aurkeztu zen Euskaraldia babestuko duten eskoriatzarren HAMAIKAKOA.

Honako hauek osatzen dute:

  • Beñat Illarramendi
  • Unai Iñurrategi
  • Naiara Ezeiza
  • Maria Abeijon
  • Arantxa Igartua
  • Antonio Regaño
  • Maite Santamaria
  • Martin Perez
  • Jose Mari Cortazar
  • Inma Murillo
  • Jaione Fernández de Jauregi

6 ahobizi eta 5 belarriprest

Euskaraldia, 11 egun euskaraz ekimena azaroaren 23tik abenduaren 3ra gauzatuko da Euskal Herri osoan eta ekimena antolatzen buru-belarri dihardu herritarrez osatutako batzorde batek. Hamaikakoa, berriz, Euskaraldia babesten duten hamaika pertsonak osatzen dute, eta euren babesarekin adierazten dute Euskaraldian parte hartuko dutela eta herritar guztiak parte-hartzera animatzen dituztela. Eskoriatzako Hamaikakoan 6k ahobizi izateko aukera egin dute eta 5ek, berriz, belarriprest rola jokatuko dutel 11 egun horietan.

Izen-ematea zabalik dago

Eskoriatzan izena eman duten lehenengoak Hamaikakoa osatzen duten kideak izan ziren, aurkezpenean egindako ekitaldian bertan eman baitzuten izena. Irailaren 20tik aurrerak, berriz, izena emateko aukera desberdinak egongo dira Eskoriatzan.

Hamaikakoaren testigantzen bideoa