Euskararen egunerako tikeak erosteko azkeneko eguna
2019 / 11 / 27Abenduaren 3a izanik euskarararen eguna, egunean bertan haurrentzako ekintzak egingo dira, baina asteburuan izango dira ospakizun handienak.
Guztia  plazan  jarriko  den  karpan  egingo  da.
Ostiralean, emanaldi akustikoak
Azaroaren 29an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan irekiko da karpa eta bertan Eskoriatzako, Aretxabaletako eta Arrasateko musikarien emanaldi akustikoa izango da.
Eingeinkekoek jarriko dute karpan barra eta tortilla pintxoak egongo dira.
Larunbatean, egun osoa
 Azaroaren  30a,  berriz,  eguerditik  gauera  arteko  ekintzak  egingo  dira.  Bazkaria  karpan  bertan  izango  da  eta  txartelak  erosteko  AZKENEKO  EGUNA  gaur,  azaroaren  27a  da.  Txartelak  Goxo  Txiki  eta  Inkernun  daude  salgai,  helduentzako  11  euroko  prezioan  eta  12  urtetik  beherakoendako  9  euroko  prezioan.  Jatekoa  paella,  bonba  pastela  eta  kafea.  Edariak  norbere  kontura.

Mahai erreserba honako telefonoan 636 78 89 71 eta paella begetarianoa nahi dutenek ere, telefono horretara idatzita adierazi beharko dute.
Ostegunetik aurrera ez da txartelik erosteko aukerarik egongo.
Euskaraldia: gehiago, gehiagorekin, gehiagotan
 Bazkalostean  kantuan  egin  eta  bazkariko  mahaiak  jaso  ondoren,  Euskaraldiaren  kale  ekintza  egingo  da,  iaz  egindako  edizioa  bergogoratu  eta  2020an  egingo  den  hurrengo  edizioaren  berri  emateko.  Edizio  berria  “Gehiago,  gehiagorekin,  gehiagotan”  lelopean  dator.

Ondoren, euskal dantzen txanda izango da, lehenengo musika eskolako dantzariekin eta ondoren ERTZAK BIDEAN ikuskizun apartarekin. Ilunkadan, gainera, EskoZap taldeak prestatutako Takoak jateko aukera egongo da karpan.
Gauean, eguna amaitzeko, Bidean erromeria taldea etorriko da.