Euskararen egunerako tikeak erosteko azkeneko eguna

2019 / 11 / 27

Abenduaren 3a izanik euskarararen eguna, egunean bertan haurrentzako ekintzak egingo dira, baina asteburuan izango dira ospakizun handienak.

Guztia plazan jarriko den karpan egingo da.

Ostiralean, emanaldi akustikoak

Azaroaren 29an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan irekiko da karpa eta bertan Eskoriatzako, Aretxabaletako eta Arrasateko musikarien emanaldi akustikoa izango da.

Eingeinkekoek jarriko dute karpan barra eta tortilla pintxoak egongo dira.

Larunbatean, egun osoa

Azaroaren 30a, berriz, eguerditik gauera arteko ekintzak egingo dira. Bazkaria karpan bertan izango da eta txartelak erosteko AZKENEKO EGUNA gaur, azaroaren 27a da. Txartelak Goxo Txiki eta Inkernun daude salgai, helduentzako 11 euroko prezioan eta 12 urtetik beherakoendako 9 euroko prezioan. Jatekoa paella, bonba pastela eta kafea. Edariak norbere kontura.

Mahai erreserba honako telefonoan 636 78 89 71 eta paella begetarianoa nahi dutenek ere, telefono horretara idatzita adierazi beharko dute.

Ostegunetik aurrera ez da txartelik erosteko aukerarik egongo.

Euskaraldia: gehiago, gehiagorekin, gehiagotan

Bazkalostean kantuan egin eta bazkariko mahaiak jaso ondoren, Euskaraldiaren kale ekintza egingo da, iaz egindako edizioa bergogoratu eta 2020an egingo den hurrengo edizioaren berri emateko. Edizio berria “Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan” lelopean dator.

Ondoren, euskal dantzen txanda izango da, lehenengo musika eskolako dantzariekin eta ondoren ERTZAK BIDEAN ikuskizun apartarekin. Ilunkadan, gainera, EskoZap taldeak prestatutako Takoak jateko aukera egongo da karpan.

Gauean, eguna amaitzeko, Bidean erromeria taldea etorriko da.