“Ez dok hiru” akustikoa, igande honetan Zaldibar antzokian

2019ko azaroak 19

Ikuskizun honetan, euskal musikaren benetako istorioa ezagutuko duzu. Zenbat euskal kanta ezagutzen dituzu, zahar edo berri? Ziur gaude uste duzuna baino askoz gehiago direla. Ikuskizun honetan berrehun baino gehiago agertzen dira eta denak ez bada gehienak, ezagun egingo zaizkizu. Kanta kopuru ederra erabili dugu, baina aipatu gabe utzi ditugu beste hainbeste kanta eta musikari.

Gure musika ondarea altxor bat da, gure memoria historikoaren lekuko emozionala.“Ez dok Hiru”, kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Gure modukoa, eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez… Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario.

Publiko helduari zuzendutako ikuskizuna da, umorezkoa eta euskaraz. Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin.

  • Eguna: azaroak 24, igandea
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Zaldibar antzokia
  • Sarrera: 4€