Fit bike saioan parte hartzeko izena ematea

2017ko apirilak 26

Gaur, asteazkena, azken eguna da datorren larunbatean, apirilak 29, Santa Marina plazan egingo den fit bike saioan parte hartzeko izena emateko.

Parte hartzea doakoa da, baina, 5 €-ko fidantza jarri beharko da izena ematerakoan, saioa bukatzerakoan bueltatuko dena.

Animatu bizikleta berriak probatzera!