“Before the flood” dokumentala gaur Zaldibar antzokian
2019 / 11 / 08 Eskoriatzako  Udalak  jasangarritasunari  buruzko  zine  zikloa  antolatu  du  azarorako,  eta  bertan,  klima  aldaketa,  elikadura,  eredu  energetikoak  eta  mota  horretako  gaiak  jorratuko  dituzten  hiru  dokumental  proiektatuko  dira.  Dokumental  guztiak  Zaldibar  antzokian  izango  dira,  19:30ean,  azaroko  hiru  ostiraletan,  hilaren  8an,  15ean  eta  29an.  Azken  bietan,  solasaldia  ere  izango  da  adituen  eskutik.
Eskoriatzako  Udalak  jasangarritasunari  buruzko  zine  zikloa  antolatu  du  azarorako,  eta  bertan,  klima  aldaketa,  elikadura,  eredu  energetikoak  eta  mota  horretako  gaiak  jorratuko  dituzten  hiru  dokumental  proiektatuko  dira.  Dokumental  guztiak  Zaldibar  antzokian  izango  dira,  19:30ean,  azaroko  hiru  ostiraletan,  hilaren  8an,  15ean  eta  29an.  Azken  bietan,  solasaldia  ere  izango  da  adituen  eskutik.
Gaur ostirala hasiko da zine zikloa, eta horretarako, National Geographic-ek ekoiztutako dokumentala izango da ikusgai. Leonardo DiCaprio du protagonista Before the flood lanak eta aktore ezagunak bidaia bati ekingo dio.
Groenlandiako urruneko eremuak, Sumatrako oihan beroak eta Vatikanoko aretoak bisitatuko ditu, klima aldaketaren ondorio suntsitzaileak aztertzeko asmoz. Bere egoera pribilegiatua aprobetxatuko du Barack Obama, Elon Musk eta Frantzisko aita santuarekin hitz egiteko. Ikus-entzunezkoa gazteleraz proiektatuko da, 90 minutuko iraupena du eta sarrera doan izango da. Krisiaren arrazoietan murgilduz, DiCapriok galdera baten erantzuna bilatuko du:
Zerbait egin ote daiteke berandu izan baino lehen?
Tabernak egitasmoarekin bat
Eskoriatzako hainbat tabernak, Udalarekin elkarlanean, eskaintza gastronomiko berezia prestatu dute zine ziklorako, eta zinemarako sarrerarekin batera eko-hanburgesak edo zero kilometrodun ogitartekoak eta edari bat dastatu ahal izango dira, sei eurotan. Taberna hauetan: Compostela, Akeita, Alcazar, Hotela, Urrestilla eta Toki Alai.
