Foru aldundiko udalekuak eta gazte oporraldiak bertan behera geratu dira.

2020ko maiatzak 19

EAEko hiru aldundiek 2020ko Udalekuak eta gazte oporraldiak programak bertan behera uztea erabaki dute, ez dutelako uste baldintza egokiak betetzen direnik.

Izan ere, COVID-19ari aurre egiteko protokoloak, alojamenduari eta elikadurari dagokionez, ez omen dira bateragarriak udalekuekin.