Gaba beltza antolatzeko bilera deialdia

2019 / 09 / 23

Aurki izango da urriaren 31a, Gaba baltza, eta urtero bezala Eskoriatzan zenbait ekintza eskaini nahi ditugu haurrentzat hain berezia den eguna ospatzeko.

Pasa den urtean asko izan ziren egitasmoan parte hartu zuten Eskoriatzarrak, horregatik, aurten jaia antolatzeko bilera deialdi bat egitea pentsatu da.

Bileraren helburua, gaba baltza ospatzeko proposamenak batu eta egitaraua osatzea da. Gazte, guraso eta herritar guztiei egongo da zabalik.

Bilera, irailaren 26an arratsaldeko 6:30etan izango da, Kultur Etxean.