Gabonetako apaingarriak egiteko tailerra

2020 / 11 / 18

Eskoriatzako udalak Gabonei begira antolatu duen apainketa lehiaketa dela eta,  Tortolis ludotekak birziklatutako materialarekin apaingarriak egiteko tailerra antolatu du.

Tailer hau, 6 eta 12 urte bitarteko haur  guztiei zuzenduta dago; bi egunez burutuko da, azaroaren 24an eta azaroaren 26an, arratsaldeko 17:00tik 18:00era bat eta 18:15tik 19:15etara bigarrena.

Txanda bakoitzean gehienezko haur kopuru bat jarriko da, eta izena ematen dutenei lagun taldetan izena ematea gomendatzen da, lagun taldetako talde burbuila errespetatzeko.

Izena emateko azken eguna azaroaren 23a izango da. Txanda guztiak betetzen badira, itxaron zerrendan geratzen direnekin beste saio batzuk antolatuko dira.

Izena emateko bi bide daude:

  • Tortolis ludotekan astelehenetik-ostiralera: (16:45-19:15)
  • Whatsappez 688 601 374 zenbakira idatzita

Amaitzeko, Tortolis ludotekak, tailerrean parte hartzen duten haur guztiak abenduaren 11an, Eskoriatzako txoko bat haurren artean apaintzera gonbidatuko ditu.