Gabonetako argiak abenduaren 5ean piztuko dira

2017 / 11 / 30

Gabon garaia gainean dugula eta, abenduaren 5ean piztuko dira Gabonetako argiak.

Piztuera ekitaldi horrekin batera, hainbat ekintza antolatu dira eta ekintza horiekin emango diegu hasiera Gabon giroko egunei.

Lehenik eta behin, arratsaldeko 16:45ean, herriko plazan, Gabonetako apaingarriak egiteko tailerretan parte-hartzeko aukera izango dute herriko gaztetxoenek. Barrualdea girotzeko, 18:00tan, txokolate beroa izango da (bakoitzak bere edalontzia ekarri beharko du). Arratsaldeko 18:30ean Gabonetako argiak piztuko ditu aurten sortu den Merkataritza Mahaiak, eta, ondoren, kantu pare bat abestuko ditu Eskoriatzako Musika Eskolak. Azkenik, suzko-erruberekin amaiera emango zaio egunari.

Merkataritza mahaia

Merkataritza mahaia irailean sortutako lan-talde irekia da, eta herriko edozein establezimenduk parte-hartu dezake bertan. Hainbat bilera egin ditu talde honek, eta bertan merkatarien proposamenak jaso dira. Horietako bi aurten egingo dira: alde batetik, Eskoriatzako establezimenduak non dauden jakiteko plano bat, eta bestetik, Gabon garaiari begira, erakusleihoen lehiaketa.

Urtarrilean elkartuko da berriz Merkataritza Mahaia, eta bilera horretan herriko merkataritza indarberritzeko 2018. urterako plangintza zehaztuko da.