Gabonetako argiak piztuko dira bihar

2019 / 12 / 04

Gabon garaia gainean dugula eta, bihar, abenduak 5, piztuko dira Gabonetako argiak Eskoriatzan.

Ekitaldi horrekin batera hainbat ekintza antolatu dira herriko plazan, eta ekintza horiekin emango zaie hasiera Gabon giroko egunei:

  • 16:45 Gabonetako apaingarriak egiteko tailerrak egongo dira
  • 18:00 Txokolate beroa izango da (bakoitzak bere edalontzia ekarri beharko du. Ez dira plastikozko edalontziak banatuko)
  • 18:30 Musika saioa, herriko txistulari, trikitilari eta musika eskolako ikasleen eskutik

Amaitutakoan, Gabonetako argiak piztuko dira eta koloretako etxafleroak botako dira.