Gabonetako parkerako begiraleak behar dira.

2017ko azaroak 29

Abenduaren 27an eta 28an ospatuko dira Gabonetako Parkeko kantxa egunak. Bertan, haurrekin lan egiteko begirale bila gabiltza. Egitekoak ondokoak dira:

  • Puzgarrietarako ilerak zaindu
  • Eskulan tailerrak dinamizatu
  • Eskulan materiala kudeatu
  • Sarrerak saldu

Ezinbestekoa izango da:

  • Euskaraz ondo hitz egiten jakitea
  • 18 urte beteta izatea

Baloratuko da:

  • Monitore titulua izatea, 5 puntu
  • Monitoretza titulua ikasten egotea, 3 puntu
  • Magisteritza ikasia edo ikasten egoteagatik, 3 puntu
  • Udaleku irekietan begirale lanak urte bakoitzeko: 1puntu
  • Gabonetako parkean begirale urte bakoitzeko ,2 puntu
  • Udaleku itxietan egoteagatik. 1 puntu

Izena emateko azken eguna: abenduaren 15a

Interesatuak kurrikulumak bidali:gazteria@eskoriatza.eus helbidera edo 943714688 (gazteria zerbitzua)

Eskoriatzakoek lehentasuna izango dute.