Gabonetako parkerako begiraleak behar dira

2019ko azaroak 27

Datorren abenduaren 26an eta 27an Gabonetako parkea egingo da Eskoriatzan. Parkeko ordutegia, goizeko 11:00tik 13:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara izango da.
Begiraleen egin beharrak; eskulan tailerrak antolatu, puzgarrietarako txandak eta zainketa antolatu, sarrerak saldu eta parkea garbi mantentzeaz arduratzea izango dira besteak beste.
Begirale izatea nahi duen gazte orok, bidali dezala kurrikuluma gazteria@eskoriatza.eus helbidera edo gerturatu dadila Eskoriatzako Kultur Etxera. Kurrikuluma entregatzeko azken eguna, abenduaren 13a izango da. Lehentasuna, Eskoriatzako gazteek izango dute.
Hona hemen baldintzak:

  • Ezinbestekoa izango da euskaraz hitz egiten ondo jakitea
  • 18 urte beteak izatea

Puntuazioa:

  • Monitore titulua izatea 5 puntu
  • Monitoretza titulua ikasten egotea 3 puntu
  • Magisteritza ikasita edo ikasten egoteagatik 3 puntu
  • Eskoriatzako udaleku irekietan begirale izateagatik urte bakoitzeko 1 puntu
  • Gabonetako parkean begirale izateagatik urte bakoitzeko 2 puntu
  • Udaleku itxietan egindako urte bakoitzeko 1 puntu