Gaur piztuko dira gabonetako argiak

2018 / 12 / 05

Gabon garaia gainean dugula eta, gaur, abenduaren 5a, piztuko dira Gabonetako argiak.

Piztuera ekitaldi horrekin batera hainbat ekintza antolatu dira, eta ekintza horiekin emango zaie hasiera Gabon giroko egunei. Bide batez, MERKATARI aplikazioa herritarrei ezagutaraziko zaie arratsaldean zehar.

Lehenik eta behin, arratsaldeko 16:45ean, herriko plazan, Gabonetako apaingarriak egiteko tailerretan parte-hartzeko aukera izango dute herriko gaztetxoenek. Horrez gain, trebezia jokoak ere egingo dira MERKATARI app-aren eskutik. Barrualdea goxotzeko, 18:00etan, txokolate beroa izango da (bakoitzak bere edalontzia ekarri beharko du). Arratsaldeko 19:00etan, berriz, MERKATARI app-aren inguruko bideo labur bat proiektatu ondoren, Gabonetako argiak piztuko dituzte hainbat merkatarik.

Amaitzeko, kolorezko etxafleroak botako dira.

MERKATARI App

Eskoriatzan dauden dendek, ostalariek eta zerbitzuek dituzten eskaintza eta produktuen berri izateko app-a da MERKATARI. Guztira 36 merkatari, ostalari eta zerbitzu daude alta emanda, eta orain herritarrek deskargatzeko unea da. Aplikazioa jaisteaz gain, bertan sartzen diren herritarren artean MERKATARI app-an dauden merkatarien produktuak zozketatuko dira.

Astero bi zozketa egingo dira, eta hasteko, lehenengo astean Josebe fruta-dendaren eta Ixkur ile-apaindegiaren produktuak zozketatuko dira.