Gernika plazan ikurriña berria jarriko da

2020ko ekainak 26

Bihar, ekainak 27,  larunbata, goizeko 11: 00etan, ekitaldi berezi bat egingo da Gernika plazan.  Bertan, jubilatuen elkarteko bi ordezkarik eta Luis Ezeiza eta Almeneko bi neska-mutilek ikurrina berria jarriko dute, iragana eta etorkizuna elkartuta, pandemiari aurre egiteko.

Ekitaldian txistulariak eta musika eskolako dantzariek parte hartuko dute, baita udal talde politiko guztietako ordezkariek ere, aro berri honetan herritar guztien batasunaren ikur gisa.