Gidabaimena euskaraz prestatzen dutenentzako laguntza

2014 / 06 / 03

Web_KarrulerelakoEskoriatzako Udalak 2014. urtean gidabaimena euskaraz prestatzen dutenentzako diru laguntza deialdia egin du.

ZEINEK HARTU DEZAKE PARTE ?
2014. urtean Eskoriatzako autoeskolan gidabaimena euskaraz prestatu dutenek.

SARIA eta SARIDUNAK AUKERATZEKO MODUA:
Bi sari egongo dira, bakoitza 263 eurokoa. Saridunak aukeratzeko zozketa egingo da, hau da, gidabaimenaren prestakuntza euskaraz egin duten ikasleen arteko zozketa, eta bertan ateratako bi izenak izango dira saridunak.

SARIKETAN PARTE-HARTZEA:
Autoeskolan bertan bete eta entregatu beharko da eskaera-orria.

SARIA EMATEKO ZOZKETA:
2014ko abenduaren 19an egingo da zozketa, eta parte-hartzaile guztien artean aliritzira aterako dira bi irabazleen izenak. Zozketa publikoa izango da eta interesatuek parte-hartu ahal izango dute.

Informazio gehiago: