Gizarte zerbitzuen arloko diru laguntzak eskatzeko epea zabalik

2015 / 06 / 24

Apirilean egindako osoko bilkuran onartu ziren  Gizarte Zerbitzuen arloko diru laguntzak eta haien aurkako alegaziorik aurkeztu ez denez, behin-betiko onartuta geratu dira. Momentu honetan diru laguntza horiek jasotzeko deialdia egin da eta hauek dira bakoitzari buruzko xehetasunak:

Jarduerak Gizarte Zerbitzuetan garatzen dituzten elkarteentzako laguntzak

Irabazi-asmorik gabeko elkarteek eskatu ahal izango dituzten diru laguntzak, baldin eta jarduerak Eskoriatzako udalerrian edo eskualdean garatzen badituzte. Elkarte horiek beren jarduna gizarte-zerbitzuen alorrean garatu beharko dute eta haien xedea izango da parte-hartzea sustatzea, gizarte -lanerako boluntarioak bultzatzea, herritarren arteko solidaritatea eta talde eta kolektibo berezien integrazioa eta gizarteratzean laguntzea.

Laguntza hauek eskatzeko azkeneko eguna uztailaren 23a da eta xehetasun guztiak eta eskaera egiteko inprimakiak hemen aztertu daitezke.

Garapen bidean dauden herrialdeekiko lankidetza programak

Gobernuz Kanpoko Erakundeei diru laguntzak emateko araudia da, erakunde horiek garapenerako lankidetza programak antolatu eta gauzatu ditzaten, garapen bideak diren herrialdeetako biztanleen egoera sozio-ekonomikoa hobetze aldera. Laguntza eskatu ahal izateko Debagoienean izan beharko dute egoitza soziala edo ordezkaritza, eta baita administrazio-egitura iraunkorra ere. Baina, GKE bakoitzak ezin izango ditu 2 proiektu baino gehiago aurkeztu.

Laguntza hauek eskatzeko azkeneko eguna uztailaren 24a da eta xehetasun guztiak eta eskaera egiteko inprimakiak hemen aztertu daitezke.