Gizarte zerbitzuetan diharduten elkarteentzako diru laguntzak

2016 / 09 / 14

2016ko maiatzaren 24an egindako Osoko Bilkuran, Udalbatzarrak Gizarte Zerbitzuetan diharduten elkarteentzako 2016rako diru laguntzak arautzen dituzten oinarriak hasiera batean onartzea erabaki zuen.
Oinarri horien gaineko iragarkia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu zen 2016ko ekainaren 27an, eta jendaurrean egoteko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, hartutako erabakiaren arabera oinarri horiek behin betikotzat jo dira beste erabakirik hartu behar izan gabe. Gauzak horrela, diru  laguntzaren deialdia 2016ko irailaren 14an argitaratu da  Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Eskaerak aurkezteko epea urriaren 15ean bukatzen da.

Informazio gehiago, oinarriak eta eranskinak