Guraso eskolan parte hartzeko izen ematea zabalik

2018 / 09 / 19

Hezkuntza Foroak antolatuta, bigarren urtez, guraso eskola martxan jarriko da Eskoriatzan. Nerea Mendizabal izango da eskolaren gidaria, psikopedagogoa, gizarte hezitzailea, haur masajean hezitzailea eta komunikazioan aditua dena.

Hauek izango dira landuko diren gaietako batzuk: haurren autoestimua nola sustatu, mugak nola jarri, seme-alaben zeloak nola kudea daitezkeen aztertu, seme-alaben arteko borrokak nola ekidin, guraso bezala bigunegi edo gogorregiak garen zalantzak argitu…

Saio bakoitzak 2 orduko iraupena izango du, arrratsaldeko17:30etatik-19:30etara, eta Kultur Etxean izango dira.

Orotara 15 plaza eskainiko dira.

Hona hemen 2018-2019 ikasturterako datak:

  • Urriak 4
  • Azaroak 8
  • Azaroak 29
  • Urtarrilak 10
  • Otsailak 7
  • Martxoak 7
  • Apirilak 4
  • Maiatzak 9
  • Ekainak 6

Saioko azalpenak euskaraz izango dira, beraz ezinbestekoa izango da euskaraz ulertzea.

Izena ematea, irailaren 20tik urriaren 2ra izango da, Eskoriatzako Kultur Etxean, 943714688.Izena ematea luza daiteke plazarik libre geratzen bada, aldiz plazak irailaren 30a baino lehen amaitzen badira izena ematea itxi egingo da.

Guraso eskolako urte guztiko matrikulazioak 60€ balio du.