Guraso eskolan parte hartzeko izen ematea zabalik

2017 / 09 / 19

Hezkuntza Foroak antolatuta, guraso eskola martxan jarriko da Eskoriatzan.  Nerea Mendizabal izango da eskolaren gidaria, psikopedagogoa, gizarte hezitzailea, haur masajean hezitzailea eta komunikazioan aditua dena.

Hauek izango dira landuko diren gaietako batzuk:  haurren autoestimua nola sustatu, mugak nola jarri, seme-alaben zeloak nola kudea daitezkeen aztertu, seme-alaben arteko borrokak nola ekidin, guraso bezala bigunegi edo gogorregiak garen zalantzak argitu… .

Saio bakoitzak 2 orduko iraupena izango du, arrratsaldeko 17:30etatik-19:30etara, eta Kultur Etxean izango dira.

Orotara 15 plaza eskainiko dira.

Hona hemen 2017-2018 ikasturterako datak:

  • urriak 19,
  • azaroak 16,
  • abenduak 7,
  • urtarrilak 11,
  • otsailak 8,
  • martxoak 1,
  • apirilak 12,
  • maiatzak 10,
  • maiatzak 31.

Saioko azalpenak euskaraz izango dira, beraz ezinbestekoa izango da euskaraz ulertzea.

Izena ematea, irailaren 20tik 30era izango da, Eskoriatzako Kultur Etxean, 943714688.

Izena ematea luza daiteke plazarik libre geratzen bada, aldiz plazak irailaren 30a baino lehen amaitzen badira izena ematea itxi egingo da.

Guraso eskolako matrikulazioak 20€ balio du.