Gurasoen bilera gaztelekuan

2017ko urriak 30

Datorren ostegunean, azaroak 2, bilera bat egingo da Eskoriatzako Gaztelekuan DBH1 eta DBH2 ikasmailetan ikasten ari diren nerabeen gurasoekin.

Gaztelekua DBH1etik DBH4ra arteko nerabeei zuzendutako udal zerbitzua da. Bertan, nerabeei egoteko eta ondo pasatzeko leku bat eskaintzeaz gain, parte hartzea eta euskararen erabilera sustatzen dira, eta iritzi kritikoa zein gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bezalako baloreak lantzen saiatzen gara, besteak beste.

Urtero bezala, ikasturte berriarekin batera Gaztelekura lehenengoz hurbilduko diren nerabeen gurasoei lekuan bertan azaldu nahi diegu Gaztelekua zer den, nola funtzionatzen duen eta ze ekintza antolatzen diren, eta bide batez euren kezkak eta zalantzak jaso.

Bilera eguna: azaroaren 2a
Lekua: Eskoriatzako Gaztelekua
Ordua: 18:00