Haize zakarrarekin arazoak

2017 / 02 / 13

Haize zakarrak hainbat arazo sortu ditu Eskoriatzako hirigunean nahiz inguruetan, eta haizeaen ondorioz arbolak eta arramak jausi dira eta baita etxeetako teilak, loreontziak edo hautsitako kristalak ere.

Olazar auzoan ere autoentzako pasabidea aldatu behar izan dugu eta ohiko bidea jarraitu beharrean, kanposantu azpialdeko bidea erabili behar da, hau da etxeen atzealdeko bidea.

Udal baliabide guztiak erabiltzen ari gara sortutako ezbeharrei erantzuteko, dagoeneko bat baino gehiago sortu baita. Horrez gain, herritarrei eskatu nahi diegu kalera irtenez gero kontuz ibiltzeko eta norbere etxeko balkoietan egon ohi diren elementuak (loreontziak, aulkiak…) behar bezala gordetzeko, haizeak bota ez ditzan.